13 Matching Annotations
  1. Jun 2023
    1. «Testuak leialtasun osoz errespetatzen du Legebiltzarrean egindako akordioa»
    2. Hezkuntza Akordioan digitalizaziori buruzko kapitulu oso bat zegoen, Lege Proiektuan zeharka aipatzen da, baina ez dauka kapitulu bereziturik. Legean izango du? Ikusi beharko dugu legebiltzarkideek zer esaten duten. Guk, garrantzi hori ikusita, egin duguna da bai legearen printzipioetan bai helburuetan sartzea. Eta, gainera, datorren urtetik aurrera bost esperientzia pilotu jarriko ditugu martxan software askea garatu ahal izateko. Hor aurrekontu garrantzitsu bat dago, eta landuko dugu. Gure ustez, akordioan adierazten zen borondatea proiektuan jasotzen da; baina legebiltzarkideek ikusiko balute gehiago zehaztu behar dela, haiek aztertuko dute nola islatzen duten.
  2. May 2023
    1. described the use of digital technology in Swedish schools as an "experiment" and expressed her annoyance at the "uncritical attitude that casually considers digitalization to be positive, regardless of content," leading to the "sidelining" of the textbook, which she said had "advantages that no tablet can replace."
    1. assessment practices play a key role; the graded elements were cited by most students as a deciding factor in participation.
    1. Hezkuntzaren googlelizazioa bizitzen ari gara, leku gehienetan bezala. Eta hori da lege proiektuak irekitzen duen bidea, oraingoa mantentzearena. Ahalik eta azkarren digitalizatzea eta tresna hauekin egitea, jakin gabe tresna hezitzaileak diren, baloreak transmititzen dituzten, jakintza partekatua sustatzen duten, euskararekiko irekiak diren edo ez duten eleaniztasuna sustatzen, balioa Euskal Herrian uzten duten edo beste nonbaitera eramaten duten

      "Jakin gabe" dio gaizki pentsatzen ez jarrita, seguruena, baina badakigu: baloreak transmititzen dituztela, eta zeintzuk (eta ez dira gure hezkuntzarentzat nahi ditugunak); ez dutela jakintza partekatua sustatzen, baizik eta kontrakoa (informazio-siloak); ez direla euskararekiko irekiak (eskatzen duen lana ez delako errentagarria gehienetan); eta balioa betiko EEBBtako multinazional erraldoietara eramaten dutela hein oso handi batean.

    2. «Digitalizazioak hezkuntzak duen funtzio sozialari erantzun behar dio»

      Iratxe Esnaola Arribillagari egindako elkarrizketa, Garan argitaratua, 2023ko maiatzaren 15ean.

    3. Gizarte eta hezkuntza komunitate bezala ez dugu lege honek digitalizazioaren arloan eskatzen duen kontzientziazio maila, eta kezkaz bizi dugu Hezkuntzan Librezalen
    4. ikasleak “konpetenteago” egiten dituelako... Ez da egia, ez dago hori defendatzen duen oinarri zientifikorik

      Oinarri zientifikoak, hain zuzen, kontrako norabideak hasiak direla dirudi azken aldian: posible da "goizegi" digitalizatzea, eta digitalizazio mota batzuk onura baino kalte gehiago ekar dezakete.

    5. Berez, zirriborroan eta lege proiektuan dagoena egungo errealitatearen isla da. Nobedadea, edo guretzat pozgarria izan zena, oinarrizko akordioan jasotakoa izan zen

      Zoritxarrez, salbuespena zirriborroa izan zen...

    6. teknologiak, neutrala ez denez, eragin bat dauka, eta hezkuntzaren digitalizazioaz ari bagara, digitalizazioak hezkuntzaren funtzio sozialarekin lerrokatuta egon behar du. Eta hezkuntzaren funtzio soziala gizartea kohesionatzea bada, aukera berdintasuna bermatzea, hori digitalizazio eredu zehatz batekin bakarrik egin daiteke

      Zergatik behar den hezkuntza legeak digitalizaziorako printzipio eta balioak zehaztea.

    7. norabidea edozein dela ere, estrategia eta plangintza bat behar da, eta eskatzen duguna da legean estrategia horren norabidea zehaztuko duten printzipio eta baloreen aipamen bat egotea
    8. Atal horrek aditzera ematen zuen ulertzen zela teknologia ez dela neutrala, digitalizazioa gauzatzeko modu desberdinak daudela eta bide batetik egin nahi zela: tresna irekiekin eta auditagarriekin, pribatutasuna zainduz...
    9. Akordioak atal oso bat zeukan, “Eraldaketarako eta inklusiorako digitalizazioa” izenekoa, eta nahiz eta ez zuen digitalizazioaren ezarpenerako marko pedagogiko bat ezartzen, irizpide batzuk, minimo batzuk zehazten zituen, hezkuntza-komunitatean parte hartzen duten haur, nerabe, langile eta pertsona guztien eskubideak bermatzeko

      Hau zen zirriborroaren ekarpena, digitalizazioaren ikuspegitik.